Igande honetako kontzertuaren tokia ez ohikoa izango da: Jesusen Mirabeen Komentua.
Datozen bi igandeetan, hilaren 13 eta 20an, XVII. mendeko musika barroko kontzertuak izango dira Irunen. Horiek 250. urteurrenaren barruko ekintzen barruan sartuta daude, eta herritarrek proposatutako ideietako bat izan da. Zehazki, Foro Irun Hogeitabat Kultur Elkarteak antolatu du.
Igande honetako kontzertua ez ohiko toki batean izango da, Jesusen Mirabeen Komentuko kaperan (Nagusi kalea, 34). Juan Jesus Silguero (flauta), Pedro Jose Rodriguez (klabezina) eta Lorea Gurrutxaga (fagota) igoko dira oholtzara.
Bigarren kontzertua Juncaleko elizan izango da. Juncaleko Andra Mariaren Musika Kapera entzuteko aukera izango da, eta Iñaki Gurrutxagak zuzenduko du.
Bi kontzertuak 19:00etan hasiko dira.
musika barrokoa