Udalak "urte hauetan guztietan hirian egin duen lana" aitortuko dio elkarteari.
Irungo Udalaren partetik, omenaldiak jasoko du bihar, Jacobi Done Jakue bideaz arduratzen den elkarteak. Horren bidez, udalak “urte hauetan guztietan hirian egin duen lana” aitortuko dio
Jose Antonio Santano alkatearen arabera, Jacobi Done Jakue bidearen “hitza eta arima” da. “Elkarte horrek eta bertako bazkide guztiek lagundu dute Irunek Iparraldeko bidea aukeratzen dutenentzat erreferentzia puntu izaten”, gaineratu du.
Omenaldian Santanorekin batera parte hartuko du Aitor Puche ikerlariak, eta azalpen historiko bat emango du.
Santiago zubia. Irun