Haur pornografiarekin lotuta, gizon bat atxilotu dute Irunen
Sarean haur pornografia zabaltzea egotzita 56 lagun atxilotu ditu Espainiako Poliziak
Espainiako Poliziak 56 pertsona atxilotu ditu Espainiako Estatuan sarean haur pornografia zabaltzea egotzita. Pertsona horietako bat Irunen atxilotu du.
Espainiako Barne Ministerioak jakinarazi duenez, “urte oso gutxi dituzten adin txikikoei muturreko larritasuna duten abusuak egiten dieten irudiak Interneten zabaltzea” egotzi diete.
Atxilotu guztiek 40-60 urte artean dituzte, eta denak gizonak dira.