Gaurtik hasi eta abenduaren 14ra arte, asteazkenero, izango dira tailerrak.
Beganoek edo sukaldaritza beganoa gustuko dutenek deialdi aproposa daukate Lakaxitan: sukaldaritza begano tailerra. Gaurtik hasi eta abenduaren 14ra arte, asteazkenero, izango dira tailerrak.
Gaur seitana nola egin erakutsiko dute eta hurrengo astean, paella beganoa; hilaren 23an olo albondigak eta 30ean, borraja intxaur saltsarekin. Abenduan sartuta, 7an, barazki tenpurak egiten ikasteko aukera izango da, eta 14an, falafela.
Aurretik izena eman behar da email
honetan.
sukaldaritza beganoa