Iritsi da Greziara Donostiako Udalak Hondarribiko boluntarioei dohaintzan emandako bigarren Seat Marbella.
Hiru boluntario hondarribiarrak, atzo, Katsikas herrian
Katsikasen dago jada bigarren autoa.
Bartzelonan izandako arazo teknikoak konponduta, Greziarainioko bidea normaltasunez egin izan du Donostiako Udalak Hondarribiko boluntarioei dohaintzan emandako bigarren Seat Marbella kotxea. Atzo arratsaldean iritsi zen Katsikaseko errefuxiatuen kanpalekura eta barruan justu-justu zihoazen Imanol Garmendia eta Marina Cabezon boluntarioak Ibai Labaienekin elkartu ziren.
Labaienek urria hasieran bidaiatu zuen beste autoarekin eta hilabete eman du lanean, Filippiadako kanpalekuan lehenik, eta Katsikasen azken astean. Hondarribia-Katsikas Boluntario Taldeko hiru kideak abenduko lehen astean itzuliko dira Greziatik. Ordura arte, Los Olvidados gobernuz kanpoko erakundeak abian dituen proiektuetan lagunduko dute, horien artean, Hondarribitik bidalitako joste makinekin egindako tailerrean.
Greziatik Hondarribira hegazkinez itzuliko dira boluntarioak, bi kotxeak Katsikasen utzita.