Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek elkarrekin ospatuko dute Memoriaren Eguna, eta herritarrei deitu diete, batzeko.
“Gure herrian indarkeriak eragindako biktimak gogoan hartu nahi” direlako, Hondarribiko Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiak (EAJ, Abotsanitz, EH Bildu, PSE-EE eta PP) elkarrekin agertuko dira bihar eguerdian udaletxeko arkupeetan egingo den elkarretaratzean.
Memoriaren Eguna da bihar, eta alderdi guztiek eskutik ospatzea adostu dute. Hala, Hondarribiko Bizikidetzako lan taldeak emandako urratsei beste bat gehitu nahi diote, eta herritarrei deia luzatu diete, kontzentraziora batu daitezen.
12:00etan hasiko da, arkupeetan.
Alderdi guztietako ordezkariak, alkatearekin, Memoriaren Eguna ospatzeko deialdia eginez