Ostiral honetan bullyingaren gaia landuko dute Irungo Mendizaleak elkartearen egoitzan.
Alde Zaharra-San Juan auzo elkarteak antolatuta, osasuna ardatz duten jardunaldiak egiten ari dira auzoan bertan. Joan den ostiralean hasi ziren, eta azaroaren 27an egingo dute azkena.
Hurrengo hitzaldian —ostiralean izango da, hilaren 11n—, bullyingaren gaia landuko dute, eta Irungo Ertzaintzak emango du.
Hilaren 18an (ostiralarekin), organo eta hezur muinaren ematea zertan datzan azalduko dute Donostiako Ospitaleko Transplantatzeko Unitateko kideek. Horrez gain, emaile emateko xehetasunak emango dituzte.
Hilaren 25ean, animalien laguntzarekin egiten dituzten terapien berri emango dute. Lagunak elkarteak eskainiko du, eta hala nola, zein onura dituen azalduko du.
Azkeneko ekintza hilaren 27an izango da: Zumba-Latinfit klasea.
Hitzaldi guztiak Irungo Mendizaleak elkartearen egoitzan (Larretxipi 13) izango dira, 19:00etan, azkena izan ezik: 12:00etan izango da Atsegina elkartearen ondoan (Arbelaitz kalea).
Bullying-a