Lau hilabete egingo dituzte greban, beste enplegu politika bat eskatuz.
Gasteizko Kaiku KM0 enpresako langileak
greba mugagabean daude, eta lau hilabete beteko dituzte bihar (uztailaren 5ean hasi zuten greba). Grebaren nondik norakoak azaltzeko, gaur, sozializazio kanpaina egingo du ELAk, eta hainbat puntutan informazioa ematen ariko dira, hala nola, Irunen, Leandro Agirretxe plazako BM supermerkatuan, 12:30ean. Bertaratzeko deialdia egin du sindikatuak.
Langileek beste enplegu politika bat eskatzen ari dira: lan taldea egonkortzea, lan segurtasun eta garbitasun arauak betetzea, aparteko orduak bukatzea, egutegiak errespetatzea… Enpresak, ordea, greba legez kanpokotzat jo du eta grebalariak ordezkatu ditu.
Kaiku Km0ko langileek jarritako kartel bat.