Askatasunarte erakundeak antolatutako lehiaketara aurkeztutako lanekin osatuta dago.
Gaurtik aurrera, Oiasso museoan ikusi ahal izango da errefuxiatuak ardatz dituen erakusketa. Askatasunarte erakundearen lehiaketara aurkeztu diren obrekin osatuta dago. Guztira, hogei artelan izango dira: margolanak, argazkiak, eskultura eta marrazkiak. Artearen bidez, gai sozialen inguruan kontzientziatzea du helburu proiektu horrek.
Erakusketa 19:00etan inauguratuko dute eta abenduaren 4ra bitartean egongo da martxan. Gero, Espainia, Frantzia eta Alemaniatik igaroko da.
Inaugurazioaren aurretik, lehiaketaren sariak banatuko dituzte.
Askatasunartek bigarren aldiz antolatu du lehiaketa, eta iaz Gurseko kontzentrazio eremuaren gaia landu zuen. Antolatzaileak pozik geratu ziren iaz egindako lanketarekin, eta erakusketa 12.000 lagunek bisitatu zuten.
Askatasunarteren erakusketaren aurkezpenean udaleko eta Askatasunarteren ordezkariak.