Kexu dira gaia lantzeko mozioa aho batez onartu zenetik ez dutelako urratsik ikusten.
Abotsanitz alderdia bidegorri sarea osatzeko elkarretaratuko da gaur eta azaroko gainontzeko ostiraletan, herriko mugikortasun arazoak arintzeko urratsik eman ez dela salatzeko. Mendeluko biribilgunean elkarretaratuko dira ostiralero, 17:30ean, gaurtik hasita.
Komunikabideei bidalitako oharrean azaltzen dutenez, “4-5 hilabete pasa dira
Txirrin txirrin, bidegorria egin ekimena abiatu genuenetik. Mozioa aurkeztu genuen Agenda XXI mahaia martxan jartzeko eskatuz, eta ahobatez onartua izan zen. Baina ordutik hona urrats bakar bat ere ez da eman”.
Abotsanitzek salatu du, azken hilabeteetan “istripuak gertatu direla, eta arazoek mahai gainean jarraitzen dutela”. Hori horrela, kontzentrazioak egingo dituzte hileko lau ostiraletan, eta bailarako biztanleak parte hartzera deitu dituzte.
Azken hilabetetan istripu gehiago izan dirella salatu dute