Delecion 1p36 sindromea duten haurren alde egingo dute, Beñat Elzo lasterketaren helburuarekin bat eginez.

Urteko zortzigarren bazkari solidarioa izango da. Irudian, errefuxiatuen aldeko bat
Hondarribiko Klink elkartean bazkari solidarioa prestatuko dute larunbat honetan, urteko zortzigarrena, eta azkena. Aurreko bazkaria urriaren 16an egin zuten. orduan, 3.330 euro bildu zituzten Katxalin elkartearen alde, bularreko minbiziaren ikerketara bideratzeko.
Oraingoan,
III. Beñat Elzo Mendi Lasterketaren helburuarekin bat eginez, delecion 1p36 gaixotasun arraroa duten haurren alde bilduko dute dirua. Gipuzkoan ume bakarra dago 1p36 sindromearekin, Eunate Turko sanjuandarra, eta bere arazo bera duten haurren gurosoek sorturiko 1p36 Elkarteak jasoko du larunbatean Klinken bilduko duten dirua.
Joaterik ez duenak diru ekarpena egin dezake, honako kontuan: ES05 2095 5039 90 1061338918. Baina joaten denak, bi aldiz gozatuko du, asmo on baten alde diru ekarpena egiteaz gain, ondo baino hobeto bazkaltzeko aukera izango baitu, eta 20 euro bakarrik ordainduta (haurrek 4 euro). Kroketak, potxak, legatza labean, eta sagar tarta, hori da prestatuko duten menua (ura, ardoa, kafea eta kopa prezio barruan).
Txartelak ohiko tokietan eros daitezke: Kai-Alde goxodendan, Alzaga urdaitegian, Batzokian eta Klinken bertan.