Korrikaren lekuko eta guzti hurbilduko dira Hondartzara
Azaroaren 20an, igandez, itzuliko dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots Hondarribiko Hondartza kiroldegira. Azken boladan hartu duten ohitura sanoari eutsiz, eta Bidasoko AEKren antolakuntzari esker, aurten ere izango da haurren pailazo faboritoez eta haien lagunez gozatzeko aukera.
Urtero bisitatzen gaituzte Pirritx eta Porrotx, eta bi urtean behin gauza bera egiten duen Korrika euskararen aldeko lasterketa omenduko dute Tipi-tapa, Korrika! ikuskizun berrian: “Korrikako kilometro bakoitzean lekukoa pasatzen dugu euskaldunok eskurik esku, maitasunez. Lekukoa airean dabil, lurrik ukitu gabe, barruan mezu sekretu bat gordeta, sudurgorriok zuen herriko jaialdian zabalduko duguna”.
Azaroaren 20an izango da Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Hondarribiko saioa, arratsaldez eta bi sesiotan, 16:00etan lehena eta 18:30ean bigarrena. Sarrerek zazpi euro balio dute eta, AEKk ohartarazi duenez, 2 urtetik beherakoek ere ordaindu behar dute. Dagoeneko eros daitezke, AEKren Irungo egoitzan eta Hondarribiko turismo bulegoetan.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.