Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa lehiatuko dira, nesketan nahiz mutiletan.
Euskadiko Saskibaloi Federazioak antolatuta, Haurren Mailako lurraldeen arteko Euskadiko Saskibaloi Txapelketa egingo dute asteburuan Hondarribian. Hondartza kiroldegian izango da, ostiraletik igandera, arratsaldez.
Ostiralean hasiko da lehia, Bizkaia eta Gipuzkoa arteko partidekin. 17:00etan neskena izango da eta bi ordu geroago mutilena. Larunbatean, berriz, Araba eta Bizkaia izango dira nor baino nor —15:45ean neskak, 17:45ean mutilak—. Eta igandean, azken jardunaldian, Gipuzkoak eta Arabak itxiko dute txapelketa; 15;45ean nesken partida hasiko da, eta 17:45ean mutilena.
Partida gehien irabazten duenak irabaziko du txapelketa eta, hiruen arteko berdinketa egonez gero, egindako eta jasotako puntuen average onena duenak. Joan den asteburuan kadeteek jokatu zuten Gasteizen. Bizkaiak irabazi zuen mutiletan, eta nesketan, Arabak.

Bizkaiko kadete mutilak, joan den asteburuko garaipena ospatzen