Delecion 1p36 Elkartearentzako dirua bildu dute aurten. Hirugarrenez hondarribiarrek bat egin dute Beñat Elzo proba solidarioarekin.
Eunate Turko haurrak duen gaixotasuna ikertzeko erabiliko da bildutako dirua
Eguraldia lagun, sekulako giroa izan zen atzo Hondarribiko kirol kaian III. Beñat Elzo Mendi Lasterketa solidarioaren inguruan. Hirugarren ekitaldia bete du aurten eta, hirugarrenez ere, familien lasterketa egin zen proba nagusiaren ondoren.
Aurten delecion 1p36 sindromea duten haurren alde bildu dute dirua. Eunate Turko sanjuandarra da gaixotasun arraro hori duen Gipuzkoako ume bakarra, eta Eunatek berak ere parte hartu zuen proban, gurasoekin (goiko irudian, helmugara sartzen).