ETAren eta GALen biktimek burututako elkarrizketak lantzen dituen Glencree, elkarrekin egindako bidea dokumentala proiektatuko dute gaur Kultur Etxean.
Irlandan isilpean burututako elkarrizketak lantzen ditu ‘Glencree’ ikus entzunezkoak
Euskal gatazka politikoko biktimen arteko isilpeko elkarrizketen esperientzia biltzen duen dokumentala proiektatuko dute gaur Hondarribiko Kultur Etxean, Bizikidetzaz Blagan programaren barruan. Glencree, elkarrekin egindako bidea dokumentalak Irlandako Glencree haranean 2007ko neguan hasitako esperientzia kontatatzen du. Jatorri politikoko biolentziaren hamar biktimaz osatutako taldea elkartu zen Glencreen, Irlandako Adiskidetzearen eta Bakearen aldeko Etxea dagoen hirian: ETAren bost biktima eta GAL eta eskuin muturreko taldeen beste bost biktima.
Elkarren arteko zenbait topaketa egin ondoren, 2012ko udaberrian amaitu zuten prozesua eta, ondoren, jende aurrean agertu ziren aurreneko aldiz, bost urtetan ezkutuan bildu ondoren. Agerraldi hartan elkarrekin adostutako agiriaren berri eman zuten. Bertan, partekatuko bizipenak jaso zituzten, jasandako biolentzia guztia errotik bidegabea dela esanez.
Kultur Etxeko 103 aretoan izango da proiekzioa, gaur (asteazkena) 19:00etatik aurrera, eta ondoren gaiaz eztabaidatzeko aukera izango da.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.