Gaztetxo piloa hurbildu da Hondarribiko gaztelekura Izuaren Etxearekin beldurra pasatzeko. 'REC' pelikulan oinarritu dira aurten.
Autoritateek itxi egin behar izan dute Hondarribiko Saindua baserria. Ez dago oso argi zer ari den barruan gertatzen baina zalaparta handia entzuten da, metal doinuak, eta garrasi handiak tarteka. Osasun arduradunek kuarentena egoera ezarri dute 17:30etik 20:30era. 12-18 urteko gazteei baino ez diete sartzen uzten, bosteko taldetan, baina inork ez du bermatzen berriro kanpora aterako direnik.

‘REC’ pelikulan oinarritu dira aurten Izuaren Etxeko pertsonaiak irudikatzeko