San Tomas Egunean txosna jarri nahi dutenek azaroaren 19ra arte egin dezakete eskaera. Hil horren 29an egingo dute zozketa.
Azaroaren 29an zozkatuko dituzte postuak.
Irungo Udalak jakinarazi duenez, San Tomas Egunean Urdanibia plazan txosna jartzeko epea irekita dago. Deialdian honako eragileek har dezakete parte: kultura arlokoak, kiroletakoak, aisia lantzen dutenek, gizarte eragileek, Lanbide Heziketako zein Batxilergoko ikasleek, baita Helduen Eskolakoek ere.
Azaroaren 18an itxiko dute eskaera egiteko epea, eta onartuen zein baztertuen behin-behineko zerrenda udaleko Kultura eta Kirolak Sailaren bulegoan zein HAZen ikus daiteke, baita u
dalaren webgunean bertan ere ikus ahal izango dira azaroaren 22tik aurrera. Hiru egun izango dituzte, behar izanez gero, helegiteak jartzeko.
Onartutako eskaerekin, jendaurreko zozketa egingo dute Amaia Kultur Zentroan, azaroaren 29an, 17:00etatik aurrera. Gehienez sei postu aukeratuko dituzte. Lau multzotan sailkatuko dituzte eskerak:
- A multzoa: kultur elkarteak.
- B multzoa: kirol elkarteak.
- C elkarteak: gazte elkarteak eta hezkuntza zentroak.
- D multzoa: gizarte eragileak eta Gobernuz Kanpoko Erakundeak.