ACUBIk kafe tertulia antolatu du, etxeko lanetako gremioekiko harremanak aztertzeko.
Bidasoko Kontsumitzaileen Elkarteak (Acubi) etxean obra egin behar dutenentzako solasaldi interesgarria antolatu du bihar astearterako Hondarribian. Kasino Zaharra Adinekoen Etxean izango da, 17:30etik aurrera.
Gremioak kontratatzea, etxeko obrak da izenburua eta kafe-tertulia formatuan antolatu dute. Hau da, zalantzak argitzea izango da helburua, hitzaldia ematea baino gehiago. Hizlaria Belen Martinez izango da, ACUBIko teknikaria.

Kasino Zaharra