Hainbat kaletako trafikoa moztuko dute, eta autobus eta taxi zerbitzuetan aldaketak izango dira.
Etzi goizean Donibane Lohizune-Hondarribia maratoi erdia egingo da, eta Irungo hainbat kaletako trafikoa moztu egingo dute. 11:30etik 13:30era arte, gutxi gorabehera, Hondarribia kalean, Kolon pasealekuan, Gipuzkoa eta Iparralde hiribideetan ez da trafikorik egongo.
Miguel Astigar eta Jacobo Arbelaitz kaleetarako sarrera eta Juan de la Cruz eta Argentinako Errepublikako kaleetako irteera ere itxita egongo dira.
Kolon pasealekuan bi zentzutarako errail bat egokituko dute, Iparralde eta Txanaleta artean. Hondarribia kaleko geltokia aldez aldatuko dute. Kale hori bera ezingo da erabili, beraz, Anaka kalea erabiltzea gomendatu dute, baita Renfera joateko ere.
Taxiak, berriz, ezingo dira Kolon pasealekutik pasa. Gipuzkoa Hiribidetik pasatzeko aukera izango dute, Koloneko parkingeraino —aparkalekura sartzeko J. R. Agirretxeko sarreratik eginbeharkoda—. San Juan parkingera sartzeko Prudencia Arbide kaletik edo Nafarroa hiribidetik sartu beharko da.
Bestalde, Artalekuko parkinga itxita egongo da hilaren 25ean eta 26an. Aparkalekurako sarrerak asfaltatzeko lanak egingo dituzte egun horietan.