PSOEren gestorari idazkari nagusia aukeratzeko prozesua abiaraztea eskatu diete, halaber.
Ahoz batez onartu zuten ez ohiko kongresua deitzea.
Ezohiko batzarra egin du Irungo PSE-EEk, eta PSOEren gestorari ez ohiko kongresua deitzea eskatu diote, aho batez. Idazkari nagusia aukeratzeko prozesua hastea eskatu diote alderdiaren behin-behineko zuzendaritzari. PSOEren estatutuek zehazten dutenez, militanteen erdiek gehi batek hala eskatzen badu, kongresua egin beharko.
Gainera, gogorarazi zuten 2013ko konferentzia politikoan erabaki zela “garrantzia handiko erabakietan militantziarekin kontsultatuko zela”. Zentzu horretan, nabarmendu dute Irungo Herriko Etxean 50 militantek baino gehiagok izenpetu dutela militantzia kontsultatzearen alde.