Susana Ferreira artista irundarraren lanen erakusketa bihar hasiko da
Azken hamarkadan egindako lanak ikusgai egongo dira Amaia KZn, hiru sailetan banatuta.
Susana Ferreira artista irundarrak 2006tik aurten arte egindako lanak ikusteko aukera izango da bihartik aurrera, Amaia Kultur Zentroan. 41 bat artelan ikusteko aukera egongo da, hiru sailetan banatuta: Alhambra, Hiriko erretratuak eta paisaiak eta Olio pinturarekin eta akuarelarekin landutako obrak.
Lopez Becerra kaletik sartu beharko da Amaia KZra, eta honakoa izango da erakusketaren ordutegia: astelehenetik larunbatera 18:00etatik 21:00etara, eta 11:30etik 13:30era igande eta jaiegunetan. Inaugurazio ekitaldia bihar arratsaldean izango da, 18:00etan. Erakusketa azaroaren 13ra arte egongo da irekita.