2017ko aurrekontu parte-hartzaileen proposamenak aurkeztu dituzte
Bilera presentzialetan mahaigaineratu diren hamalau proposamen pasatu dira azken fasera. Internet bidez jasotako beste hamabi aukeratuko dituzte.
- Udal ludoteka sarearen hobetzea: Dunboa-Arbes zonaldean bat irekitzea eta asteko ordutegia hogei ordura zabaltzea (hamar boto).
- Herri kirolei zuzendutako espazio ludiko bat irekitzea Gain-Gainean parkean (bederatzi boto).
- Kulturari 100.000 euro gehiago bideratzea, eta antzerkia eta musika emanaldiak indartzea (zortzi boto).
- Pertsonentzako —animaliarik gabeko— zona berdeak ezartzea (zazpi boto).
- Emakumeen Etxe bat sortzeko proiektua martxan jartzea (zazpi boto).
- Hamabi urtetik gora duten nerabeentzako lokal bat irekitzea, Erdigunean (sei boto).
- Dunboa Herri Ikastetxeko tenis/saskibaloi kantxa estaltzea (sei boto).
- Zebrabideak altxatzea, batez ere eskolen ondoan daudenak (bost boto).
- Udalaren gizarte zerbitzu eta prestazioen eskaintza jasotzen duen eskuorria editatzea (lau boto).
- Sanmartzialetan San Juan Arria eta Urdanibia plazetan komun gehiago jartzea (hiru boto).
- Artian zaharrentzako gune sozial bat irekitzea (hiru boto).
- Puianan komun publiko bat jartzea (bi boto).
- Enbido kaletik Zarandona etxeetara arrapala eraikitzea (bi boto).
- IRUN Factory sustatzea, sortzaile berrientzako baliabideak handituz (bi boto).