Dozena bat hondarribiarrez osatutako foro batek jatorri politikoko indarkeriak eurengan eta herrian izan duen eraginaz gogoeta egin du, herrira zabaltzeko.
Atentatuen ondorioak pairatu dituzten emakumeen testigantzak biltzen ditu filmak
Motibazio politikoko indarkeriaren eta giza eskubideen urraketen gaineko bizipenak partekatzeko prozesua garatzen ari den
Bizikidetzaz blagan egitasmoaren barruan, Begoña Atin eta Montse Ibañezen
Mujeres en construcción dokumentala (K2000/Batabat, 2009) proiektatuko dute gaur, asteazkena, Kultur Etxeko 103 aretoan, 19:00etan.
Dokumentalak atentaturen baten ondorioak jasan dituzten hainbat emakumeren lekukotzak jasotzen ditu. Emakume horiek beren bizitza berreraikitzen ahalegintzen dira, ulergaitza gertatzen zaien gertaera bortitza gainditzeko.
Bi egileek emakumeen sentimenduak eta aurrera egiteko bide gorabeheratsua jaso zuten Ahotsak proiektuaren barruan kokatu zen grabazioan.
Dokumentalak 59 minutuko inguruko iraupena du. Proiekzioaren ondoren, solasaldia izango da bertaratzen direnen artean.
Irakurri:
Entzun, ulertu eta zabaltzeko, ‘Bizikidetzaz blagan’