Arte urbanoko zortzi proiektu aurkeztu dituzte. Gaur eguerdian aurrera egingo duten lauak aukeratu dituzte.
Gaur eguerdian bildu da lau proposamen onenak zeintzuk deliberatzeko batzordea.
Santiagotarrak Kirol Elkarteak 50 urte bete ditu aurten, eta urteurren biribila ospatzeko asmoz, arte urbanoan oinarritutako
artelan bat ezarri nahi dute klubaren instalazioetan.
Duela hilabete eskas abiarazi zuten lehiaketa, eta proiektuak aurkezteko epea bukatzean, zortzi proposamen aurkeztu dituzte. Gaur eguerdian lanak hautatzeko batzordea bildu da, lau hautatzeko. Batzorde hori Jose Antonio Santano alkateak, Juncal Eizagirre Kultura zinegotziak, Hirigintza eta Kirol sailetako arduradun teknikoek, eta Santiagotarrak klubeko kideek eurek osatu dute.
Lau proposamen horien egileek euren ideiak aurkeztu eta defendatuko dituzte. Ondoren, hiru finalista aukeratuko dituzte. Horietan onenak, artelana instalazioetan egiteaz gain, 4.000 euro eramango ditu. Beste bi finalistek 1.000 euroko sari bana eramango dute.