Mugikortasun iraunkorra, irisgarritasuna eta bide segurtasuna aztertuko dituzte bertan. Aitortza jaso du Irunek Irun 30 proiektuagatik.
Hirigunean 30 km. orduko abiadura ezarrita duten udalerriek osatzen dute sarea.
Pasa den ostiralean Torrelodonesen (Madril) Oinezkoen Hiriak udalerri sareak laugarren kongresua ospatu zuten, mugikortasun iraunkorra, irisgarritasuna eta bide segurtasuna aztertzeko. Irungo Udaleko ordezkari gisa Cristina Laborde Mugikortasunezko zinegotzia izan zen.
Datorren urtean Irunen egingo da kongresua. Helburua hirigunean 30 kilometro orduko abiaduraren alde egin duten udalerrien arteko aliantza sendotzea izango da.
Orain dela bi urte saria jaso zuen Irunek, 50.000 eta 100.000 biztanle dituzten udalerrien artean. Orduan, epaimahaiak gune publikoa hobetzean egindako inbertsioak saritu zituen, San Juan Arria plazaren ingurua oinezkoentzako bihurtzea edo Gain Gaineango konexioa hobetzea, esaterako.
Oinezkoentzako Irun 30 proiektu hori sare horretan ez ezik, Federacion de Municipios y Provinciasen topaketa batean ere goraipatu dute.