Batzar informatiboa izango da ospitale zaharrean egingo dutena. Dantza taldeen emanaldien ordutegia zehaztuko dute.
San Tomas Egunerako bi hilabete falta diren arren, udaleko Kultura Sailak bilera informatiboa egingo du etzi eguerdian. Helburua dantza taldeen emanaldien ordutegia zehaztea izango da, eta egingo dituzten gainontzeko ekitaldien berri ere emango dute.
Bilera ospitale zaharrean izango da, 13:00etatik aurrera, Kultura eta Kirol Sailaren bulegoetan. Horrez gain, datorren urteko landa eremuko inauteri tradizionalaren desfilearen ordutegia eta ibilbidea zehaztuko dituzte.