Parekidetasunaren ikuspegitik, maitasuna eraikitzeko eta bizitzeko moduei buruz ariko dira etzi Lakaxitan.
Jaime Altunak emango du tailerra.
Lakaxita gunean Urria feminista egiten ari dira. Erakusketa bat eta
Tomboy filmaren emanaldia eskaini dituzte orain arte, eta etzi arratsaldean tailerra egingo dute Jaime Altuna antropologoarekin,
Maitasun deserosoak. Gizonen hausnarketak eta bizipenak amodioaz izenburupean.
Parekidetasunaren ikuspegitik, maitasuna eraikitzeko eta bizitzeko moduei buruz ariko dira, bereziki gizonen ikuspegitik nola ematen den. “Hausnarketa eta giro goxoa” ziurtatu dituzte, etzi, 18:30rako.