Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Bidasoa euskarazko ereserki bila hasi da

Lehiaketa antolatu dute eskubaloi klubak eta Bidasoako EKTk, letra onena bilatzeko. Ez dute itzulpen hutsa bilatzen. Euskararen Egunean aurkeztuko dute.

Erik Gartzia Egaña
Irun
2016/10/17
euskarazko ereserkia

Sudupe eta Zabalo, lehiaketaren aurkezpenean.

Euskarazko ereserkia eduki nahi du Bidasoa eskubaloi klubak. Horretarako, lehiaketa antolatu dute, Bidasoako Euskal Kultur Taldearekin batera. Taldeko ordezkari Aritz Sudupe ordezkariak adierazi duenez, klubak aurrera daraman euskara planaren barruko beste urrats bat da euskarazko ereserkia izatearena. Nabarmendu duenez, ez dute itzulpen soila bilatzen. “Badugu itzulpen tekniko bat, baina beste zerbaiten bila ari gara”, gaineratu du Sudupek. Horregatik, EKTrekin elkarlanean aritzeko ekimena izan zuten, euskararen arloan “kristoren lana ona egiten dutelako eta inplikatuta daudelako”. EKTko Joseja Zabalok adierazi duenez, “onena” indarrak batzea da. Lehiaketarekin euskarazko sormena sustatu nahi dute, “hizkuntzak baduelako horretarako aberastasuna”. Hori bai, doinuak eta neurriak errespetatu beharko dira. Ereserkia entzun nahi duenak, esteka sakatuta egin dezake. Hilabeteko epea Bihar zabalduko dute proposamenak aurkezteko epea, eta azaroaren 18an itxiko da. Idazlana klubaren egoitzara bidali beharko da posta bidez, edo klubaren buzoian bertan utzi (Kale Nagusia, 30, 20304 Irun. Gipuzkoa). Idazlana sobre batean sartu beharko da, eta goitizena eta NAN zenbakia jarri beharko dira. Beste gutun batean, kanpoan, datu horiek idatzi beharko dira, eta barruko paper batean egilearen datuak eta harremanetarako telefonoa eta e-posta helbidea idatzi beharko dituzte. Epaimahaiak baloratuko ditu originaltasuna, nortasuna eta Bidasoko sentimendua. Euskara batua edo bertako euskalkia erabil daiteke, zainduta. Letra egilearena izango da, baina erabiltzeko eskubidea izango du Bidasoa eskubaloi taldeak. Lehiaketaren antolatzaileek argi utzi nahi izan dutenez, gaztelerazko bertsioa ez dute bazterrean utziko. Irabazleak 400 euro, arropa, txapela bat, afari bat eta Bidasoaren denboraldiko partidak ikusteko abono bat eskuratuko ditu. Aurkezpena, Euskararen Egunean Epaimahaia klubeko, EKTko eta Irunabar elkarteko kideek osatuko dute. Azaroaren 18tik 28ra bitartean deliberatuko dute, eta hil horren 29an jakinaraziko dute nor den saritua. Abenduaren 3an aurkeztuko dute ereserki berria, Euskararen Egunean. Kasualitatez, arratsalde horretan Bidasoa-Irunek Benidorm jasoko du Artalekun, 19:00etatik aurrera. Bertara joateko gonbita luzatu dute, taldea animatzeko eta bertsio berria ezagutzeko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.