Pio Baroja institutuko ikasle eta irakasleak 'crowfunding'-a egiten ariko dira igandean, Arkeolanekin duten proiektua aurrera ateratzeko.
Arkeologia indusketak egingo dituzte ikasturtean zehar.
Pio Baroja institutuko ikasle eta irakasleek kuestazioa egingo dute igandean San Juan Arria plazan, 11:00etatik 14:00etara. Arkeolan Fundazioarekin batera duten egitasmoa aurrera ateratzeko crowfunding-aren parte izango da etzikoa.
Institutuan
Arkeologia jolastokian izeneko proiektua egiten ari dira, Batxilergoko ikasleen artean arkeologia sustatzeko. Izan ere, jolastokian burdin aztarna batzuk aurkitu zituzten, Irunen meatzaritza jarduera zegoen garaikoa. Ikasleek arkeologia indusketak egiteaz gain, metodo eta teknikak eta antzinako meatzaritzari buruzko kontzeptuak jasoko dituzte. Astean behin ariko dira hogei ikasle, sei hilabetez. Ate irekien jardunaldiak ere egin nahi dituzte, crowfunding-ean ekarpena egin dutenei zuzendutakoak.
Proiektua diruz lagundu nahi dutenek,
webgune honetan egin dezakete bere ekarpen ekonomikoa.