Ikasi edota lanik egin ez duten gazteek gazteen bulegoan izena eman dezakete, prestakuntza edo lan eskaintza bat jaso ahal izateko.
Igazte Gazte Informazio bulegoa estatuko SIJ+ Gazte Bermearen Sistema barruan sartu da. Horrela, ikasi edota lanik egin ez duten gazteek izena eman dezakete bertan, formazioa edo lan eskaintzak jaso ahal izateko. Irungoa Gipuzkoako gazte bulego bakarra da zerbitzu hori eskaintzen, Arrasatekoarekin batera. Informazio zerbitzua izateaz gain, orientazioa, aholkuak eta laguntza ematen dute, Josune Gomez gazteria zinegotziak adierazi duenez.
Apirilean hasi izen-emateak, eta dagoeneko 176 gaztek eman dute alta. Horrez gain, 303 kontsultari arreta eskaini diote. Gazte horiek ez dira irundarrak bakarrik: Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaiko beste udalerri batzuetatik ere hurbildu dira Irungo gazte bulegora. Gainera, gazteak lan munduan txertatzeko beste hainbat erakundetatik bertara bideratzen dituzte, hala nola, Lanbide, Gurutze Gorria, Fundacion Secretariado Gitano edo Kutxa Zeharo.
Izena emateko baldintzak
Izena eman nahi duenak, hitzordua aurretik eskatzea gomendatu dute, telefonoz (943 50 55 44/40),
posta elektroniko bitartez edo Whatsapp bitartez (607 77 11 73). Bulegora bertara joan daiteke. CBA kulturgunean dago, lehenengo solairuan.
Hainbat baldintza bete beharko dira izena emateko. Lehenik eta behin “konpromisoa izatea”, Gomezek esan duenez. Horrez gain, hauteman daitezkeen baldintzak izango dira espainiar herritartasuna izatea edo Europako Batasuneko bat. Atzerritarrek, berriz, bizitzeko eta lan egiteko baimena erakutsi beharko dute. Gutxieneko adina hamasei urte izango dira, eta gehienezkoa 30.
Programan parte hartzeko beste bideak 060 telefono zenbakira deituta, edo
posta elektroniko bitartez egitea dira.