'Paperezko Etxetxoak' erakusketarekin bukatzeko, tailerra
Jone Lizarraldek berak emango ditu maketa eta figura txikiak egiteko aholkuak, larunbatean, Martindozenean.
https://vimeo.com/184041487
Etzi izango da Jone Lizarralderen Paperezko Etxetxoak. None Super Heure erakusketa ikusteko azkeneko eguna. Martindozenea gaztelekuan ikus daitezke bere lanak.
Erakusketaren bukaera moduan, tailer praktikoa antolatu dute. Horrela, Lizarraldek berak maketa txikiak egiteko hainbat aholku emango ditu, ohitura eta tradizio propioei buruzko azalpenak emanez. Jakinarazi dutenez, fatxada bat eta eraikina inguratuko duten hainbat elementu prestatuko dituzte tailerrean, bakoitzaren gustura pertsonalizatzeko aukerarekin.
Etziko ikastaroa doakoa izango da, eta bi ordu iraungo ditu, 18:00etatik 20:00etara.