Lehenengo diagnosia egin dute, kutsadura akustikoak eragiten dituen eremuak deskribatuz. Bi fase gehiago beharko dira irtenbideak martxan jartzeko.
Soinuaren mapak hainbat eremu zehazten ditu; tartean, trenbideena.
Duela gutxi onartu zuten Hiri Antolamendu Plan Nagusiaren barruan, Irungo zonifikazio akustikoa zehaztu zuten. Eremu bakoitza zertarako erabiltzen den definitu zuten, eta bakoitzarentzako kutsadura onargarria mugatu zuten.
Irungo soinuaren mapa osatzeko lehen proposamena egin dute, horrela, errepide, trenbide, aireportu industriak sortutako kutsadura akustikoak jasota. Horrela jakin daiteke non gainditzen duen muga eta non ez. Hala ere, soinu mapak ez ditu zarata foku guztiak jasotzen. Hiriko zerbitzuak, jende pilaketek eta karga eta deskargek sortutakoak ez ditu kontuan hartzen.
Horren harira, ekintza plan bat egin behar dute, bi fasetan konpondu ez diren arazoei irtenbidea emateko. Oraingoz, baina, lehen diagnosia aurkeztu dute. Soinu maparen zirriborro hori hamabost planok osatzen dute, udalerri osoan. Denborari dagokionez, hiru aldi hartzen dituzte kontuan: goiza, arratsaldea eta gaua. Zarata fokuak, berriz, honakoak kaleko trafikoa, errepideetakoak, trenbidekoak eta industriakoak.
Ondorioak
Soinuaren mapa horretatik hainbat ondorio atera dituzte. Kaleetako trafikoa da eraikinetan eragin handiena duena. Hirigune barrukoak etxeak dira horiek.
Errepideetan sortzen den zaratari dagokionez, AP-8 autobideak Txenperenean, Erriberan, Arbesen eta Blaian eragiten du gehienbat. GI-636 errepideak, berriz, Jaizubia, Bidasoa, Bidasoa, Ramon Iribarren eta Juan Thalamas Labandibar kaleetan du eraginik handiena.
Trenbideei dagokienez, Renferen eta EuskoTrenen bideen ondoan dauden etxebizitzetan du eraginik handiena.
Eguneko zatirik zaratatsuena, berriz, gauean da, populazio gehiagori eragiten diolako.