Euskararen oinarrizko esaldiak ikasiko dituzte jokalariek, Joxemi Aranbururen eskutik. Atzo Helvetia Anaitasunaren kontra berdindu zuten.
Artalekun izango da ‘masterclass’a.
Bidasoa-Irungo jokalariek formazio saioa izango dute gaur arratsaldean. Zehazki, Joxemi Aranburu euskara irakaslearen eskutik masterclass-a jasoko dute. Hizkuntzaren oinarrizko hainbat esaldi ikastea da helburua, eguneroko bizimoduan erabili ahal izateko. Gainera, hiriko hainbat puntu esanguratsu ezagutzeko aukera izango dute jokalariek. Artalekuko bideo gelan izango da, 17:30etik aurrera.
Lehiaketari dagokionez, Bidasoa-Irunek eta Helvetia-Anaitasunak 23na berdindu zuten atzo arratsean. Iruindarrek azkeneko minutuan berdindu zuten, eta puntu bat urratu zuten Artalekun. Partida oso lehiatua izan zen.