Hilabetean behin jarduera kulturalak hiriko parke batera eramaten dituen ekitaldiak, Girabirak, azkeneko saioa izango du datorren igandean. Txikis del Bidasoa eta Ezmugak elkarteekin batera antolatzen du udalak.
Girabira iniziatibaren bederatzigarren saioa izango da, eta txikienei zuzenduta egongo da. Zehazki, Mendibil parkean bi talderen kontzertu eta tailerrak egingo dituzte datorren igandean. 12:30ean hasiko da da egitaraua, Uxue Urdin irundarraren emanaldiarekin. Ondoren, Petit Pop Asturiasko taldea ariko da. Familiarentzako pop musika freskoa egiten dute. Los conciertos de Radio 3 edo Disco Grande saioetan parte hartu dute.
Azkenik, musika tailerrak egingo dituzte, Skola Music eta Kuttuna Haur Eskolaren eskutik. 14:30ean hasiko dira. Picnic batekin bukatuko dute eguna. Etxetik janaririk eramaten ez duenak Sargia tabernaren ondoan eskuratzeko aukera izango du.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.