Giza eskubideen, garapenerako elkarkidetzan eta beste hainbat alorretan aritzen diren hamazazpi elkartek hartuko dute parte hamabigarren ekitaldian.
Gaur aurkeztu dituzte larunbateko ekitaldiak.
Datorren larunbatean Bakearen Nazioarteko Eguna izango da, eta Irunen, hamabigarren aldiz, hori ospatuko dute. Horrela, udalak antolatuta, gizarte eskubideen alde zein garapen elkarkidetzan aritzen diren hamazazpi elkarte bilduko dira Zabaltza plazan 17:00etatik 20:00etara. Gaur egin dute ekitaldiaren aurkezpena.
Horrela, hainbat erakusmahai jarriko dituzte plazan, euren lana ezagutarazteko. Musika jartzeko ardura izango dute Nazioarteko Elkartasuna GKEkoek. Horrez gain, Nagusilanekoek euskal kantak jarriko dituzte, eta Aurreratu Elkarteak zumba inklusiboko saioak eskainiko ditu.
Honakoak izango dira parte hartuko duten erakundeak:
- Behar Bidasoa.
- Taupadak.
- Tadamum.
- Txingudi Vida.
- DOA.
- Proyde-Proega.
- Oscar Romero elkartea.
- Vicente Ferrer Fundazioa.
- Tau Fundazioa.
- Mugarik Gabeko Emigratuak.
- Nazioarteko Elkartasuna.
- FISC.
- Derandein Fundazioa.
- Amnistia Internacional.
- Adiskidetuak.
- Gure Laguntza.
- Intxaurrondotik Wukrora.
Erakunde horiez gain, boluntariotza oinarri dituzten hamahiru elkarte izango dira bertan: Gizalde, Gurutze Gorria, Caritas, DYA, Atzegi, Afagi, Nagusilan, Jakorkin, Alboan, Haurralde Fundazioa, Aurreratu Elkarea, RAIS eta Hurkoa.