Bi berdinketa jarraian eskuratu ondoren, ligako bigarren garaipenaren bila irtengo dira bihar Jacobo Cuetararen mutilak.
Bidasoa Irun taldekoak prest dira Anaitasuna jasotzeko (www.cdbidasoa.eus).
Asobal Ligako euskal derbia jokatuko dute bihar, Artalekun, Bidasoa Irunek eta Helvetia Anaitasunak. Zazpigarren jardunaldia asteazkenera aurreratu dute, jai eguna izanik. Partida 20:30ean hasiko da.
Irundarrek azkeneko bi partidak berdindu dituzte. Pasa den asteburuan Puente Genilen (Andaluzia) Angel Ximenez taldearen kontra 30na gol sartu zituzten bi taldeek. Ligako bigarren garaipenaren bila irtengo dira Artalekuko kantxara. Iruindarrek, berriz, pasa den asteburura arte partidarik galdu ez zuen Ademar Leon garaitu zuten.
2013/2014 denboraldian jokatu zuten azkeneko aldiz euskal derbia hori. Orduan, 23-29 irabazi zuten nafarrek.