Emakumeentzako ikastaroa izango da. Aholkularitza juridikoa ere eskainiko dute.
Mendeluko Kisoku elkarteak doako autodefentsa ikastaroa antolatu du emakumeentzat. Larunbatean egingo dute, 09:30etik 12:00etara, Kisokuren gimnasioan (Amutalde, 19). Izena eman nahi duenak hiru modura egin dezake:
Internetez,
posta elektronikoz, edo 943 05 87 77 zenbakira deituz.
Azaldu dutenez, “edozein motatako ersoen aurkako autodefentsara bideratutako ikastaroa izango da eta 11 urtetik gorako emakumeek parte hartu ahal izango dute, adin mugarik gabe”. Ezinbestekoa da arropa erosoa eramatea, txandalak, elastikoak, eta abar.
Erasoen kontra fisikoki nola erantzun ikasteaz gain, aholkularitza juridikoa ere jasoko dute parte hartzaileek, Eneida de Leon Reid abokatuaren eskutik.
Kisokuko bi irakasle, autodefentsa erakustaldi bat egiten