Javier Ugarte eta Santiago Konpostela kaleetako hiritartze lanak hasiko dira urriaren erdialdean.
Javier Ugarte eta Santiago Konpostela. Horiek dira Hondarribiko hurrengo hiritartze lan handiak jasoko dituzten kaleak. Hilaren erdialdean hasiko dira dena prestatzen baina, aurretik, auzotarrekin bildu nahi du udalak obraren nondik norakoak zehazteko. “Alde Zaharreko bizilagun guztiak gonbidatuak daude, baita gainontzeko hondarribiarrak” adierazi dute.
Hilaren 10ean arratsaldeko zazpietan egingo dute bilera, Kultur Etxean. Bertara, lanen arduradun teknikoak eta udal arkitektuak hurbilduko dira. Zer obra egingo den, zein epetan banatuko duten, eta trafikoan nahiz egunerokoan sortuko dituen eragozpenak azalduko dituzte.
Azken urtetan Portuan burututako lanen ondoren, Alde Zaharrera mugituko dira makinak.
Hilaren erdialdean hasiko dira lanak. Irudian, Santiago Konpostela kalea