Marlaxka, 18tik beherakoen Euskadiko txapelduna
Hondarribiko Marlaxka Xake Taldeak sailkapena lortu du abenduko Espainiako Txapelketarako.
Hondarribiko Marlaxka Xake Taldeak 18 urtez azpikoen Euskadiko Xake Txapelketa irabazi zuen igande goizean. Barakaldon jokatu zuten, Clara Campoamor kiroldegian. Patxi Moreno, Ibai Dorronsoro, Ander Tafall eta Ander Urangak osatu zuten Marlaxkakoen laukotea. Bigarren tokian Gasteizko Martintxo taldea sailkatu zen, eta hirugarren Gipuzkoako beste ordezkaria, Donostiako Gros Xake Taldea. Euskadiko txapeldunak geratzeaz gain, abenduan egingo den 18tik beherakoen Espainiako Xake Txapelketan parte hartuko du Hondarribiko taldeak.