Marian Beitialarrangoitia diputatuak aurkeztu ditu galderak Sustapen Ministerioan. 300 metrotan laburtzeko eskatu du EASAk.
Vueling konpainiaren hegazkin bat, Hondarribitik aireratzen
Hondarribiko aireportuko pista laburtzeko asmoez hainbat galdera egin ditu EH Bilduk Madrilen. Uztaila bukaeran ezagutu zen European Aviation Safety Agency EASAk 2014an onartutako salbuespen egoera bertan behera uzten zuela eta, irizpide berrien arabera, Hondarribiko aireportuko
pista 300 metrotan laburtu beharko litzatekeela. Hori 2017 urtea bukatu aurretik egin beharko lukete, eta euskal erakundeek kezka azaldu dute.
Erabakiak aireportuaren jardueran izango duen eraginak jakin nahi ditu EH Bildu koalizioak, baita gobernuak egungo hegaldiak mantentzeko neurririk hartuko ote dituen ere. Halaber, pista laburtzeaz gain, beste inbertsiorik edo lanik egingo ote diren galdetu du Beitialarrangoitiak.
Bukatzeko, Aireportuko Koordinazio Batzordearekin elkartzeko eskatu dio EH Bilduk ministerioari, gaia landu dezaten.
[Galeria] Abioien eroekin arratsalde pasa