Fenomena Hondarribia, Alde Zaharra dantzan jartzeko
Fenomena Kultur Elkarteak egun osoko jaialdia antolatu du larunbaterako.
Fenomena Hondarribia. Urriak 8
- 11:00etan, Apezpiku plazan. Haurrentzako tailerra Santamariamadalenaren eskutik. Kontzertuen guneak apaintzeko tailerra izango da.
- 12:00etatik 15:30era, Apezpiku plazan. Loco Sound of Teppaz DJa (Bordele, Okzitania). 60. hamarkadan erabiltzen ziren azpiegitura eta tresneria erabiltzen ditu, eta garai hartako rock doinuak nahasten ditu, boogaloo, rock and roll, garage…
- 16:00etan, Kasino Zaharrean. Everybody here wants you (Ordizia). Jeff Buckley zenak 1994an grabatutako Grace diskoa omentzeko sortutako taldea. Ahotsari dagokionez, zailtasun handiko erronka da Grace diskoko abestiak katatzea.
- 17:15ean, Apezpiku plazan. Mandela Selektah (Lakuntza). Bi orduko maisu eskola Australiako rock musikari buruzkoa. Antipodetako musika ezagutzeko eta munduan izan duen eragina ezagutzeko aukera izango da.
- 19:15ean, Kasino Zaharrean. Joseba Irazoki eta Lagunak (Bera). Aurkezpenik behar ez dituen multi-instrumentista eta abeslari bikaina. Bakarka aritzeko gai den arren, Hondarribira banda formatuan hurbilduko da.
- 21:00etan, Apezpiku plazan. Don Loope (Mexiko). 1970.eko Afro beat eta groove doinuak entzungo dira, musika beltza eta indiarra uztartuz.