16:00etatik 17:15era trafikoan hainbat aldaketa egongo dira, eta autobusei eragingo die.
BAT Bidasoa Atletiko Taldeak antolatuta,
Txingudi Korrika egingo dute larunbat honetan, Hendaiatik abiatuta, 16:30ean (16:20ean patinetan ibiltzen direnak). Lasterketak trafikoari eragingo dio, eta horrenbestez, hainbat aldaketa egongo dira.
16:00etatik 17:15era eragingo dio trafikoari, eta hainbat kale egongo dira moztuta: Hondarribia kalea, Colon pasealekua, Gipuzkoa etorbidea eta Iparralde etorbidea.
Autobusentzat bide alternatiboak jarriko dituzte. Colon pasealekuan (1 eta 2 lineak) bi norabideetako bide bat irekiko dute, Iparralde etorbidea eta Txanaleta artean. Hondarribia alderako norabidea, bestalde, autobusa Zabaltza plazan hartzen dutenek kontrako espaloian hartu beharko dute, Luis Marianon, eta Topo geltokian hartzen dutenek Colon 43 zenbakian.
Gibeleta eta Hirubideko geltokiak baita Hondarribia 2 eta Pinudi geltokiak behin behinean kenduko dituzte. Horiek Zubiaurreko geltokian hartuko beharko dute autobusa.
Hondarribiko helmugan, korrikalari herrikoiak