EAJ izan zen indar bozkatuena joan den igandeko hauteskundeetan Irunen, boto guztien %30a lortuta.
EAJ izan zen indar bozkatuena joan den igandeko hauteskundeetan Irunen: 7.888 boto lortu zituen, boto guztien %30,35. Emaitza horiek eskuan, “irundarrengatik lortutako erantzunarekin oso pozik” dagoela esan du Irungo EAJk.
Zentzu horretan, eskerrak eman dizkie botoa eman zien irundarrei, “euren babes konfiantzarengatik”.
Irungo Uri Buru Batzarrak eta EAJren udal taldeak “benetako aldaketarengatik” lan egingo dutela esan dute. “Euskadin eta Gipuzkoan izan badaiteke, Irunen ere izan daiteke”, gaineratu dute.
Urkulluk Irunen emandako mitina egindako hauteskunde ekitaldia.