Bukatu berri den bigarren ekitaldian, itsasertzean egon daitezkeen kalteak prebenitzeko alternatibei buruz hitz egiten dute, hala nola, naturan oinarritutako irtenbideak.
Bigarren
Uhinak kongresua bukatu berritan, Ficobak eta AZTIk hirugarren ekitaldi bat iragarri dute datorren urterako. Klima aldaketa aurrera doa, eta itsasoaren mailaren igoerak kezkatzen ditu batik bat adituak. Hain zuzen, horiei erantzunak bilatzeko asmoz egin dute bigarren kongresua, eta hirugarrenean ere emango diote jarraipena.
Ficobaren esanetan, kongresuak iraun duen bi egun hauetan, “eztabaida emankorra” sortu da, eta “mugaz gaindiko informazioa” trukatu dute. Guztira, ehun kongresistek parte hartu dute, eta 30 txostengilek parte hartu dute, batia nazioartekoek ere.
Guillen Chust Aztiko adituaren esanetan, eztabaidaren gakoa itsasertzean gerora begira kalteak prebenitzeko zein neurri hartu behar diren izan da. “Adibidez, alternatiba berriak bilatu dira, esaterako, naturan oinarritutako irtenbideak”.
Uhinak kongresua egin dute astearte eta asteazkenean, Ficoban.