Neskak izango dira denboraldia estreinatuko dutenak, Valladoliden kontra, etxean.
Udako atsedenaldiaren ondoren, Leka Eneako Superdibisioan aritzen diren emakume nahiz gizonen taldeek asteburu honetan hasiko dute denboraldia.
Neskak izango dira denboraldia estreinatuko dutenak: Valladoliden bisita jasoko dute Sonia Etxazarreta zentroan. Valladolid mailaz igo berria da. Partida 17:00etan hasiko da. Europako txapelketarako urria bukaerara arte itxaron beharko dute.
Mutilek, berriz, Kordobara bidaiatuko dute, Priegoren kontra jokatzeko. Larunbatean izango da partida hori ere.
Igandean ere etxean beste partida bat jokatuko dute; kasu horretan, Ohorezko Mailako mutilek. San Xoanen kontra ariko dira, 10:30etik aurrera.
Bestalde, Sonia Etxazarreta teknifikazio zentroak Goi Errendimenduko zentro izaera aitortzea lortu du Leka Eneak.
Endika Diez Leka Eneako jokalaria.