El Desvan rock talde iruindarrak kontzertua eskainiko du larunbatean Hondarribian, kalean. Arrantzale auzoko plazan joko dute, 19:00etatik aurrera. Talde nahiko berria da, baina eskarmentuzko musikariek osatutakoa. Orain arte disko bakarra argitaratu dute, Al descubierto (El Gringo Records, 2014), iaz Nafarroako pop-rock talde onenaren saria irabazteko balio izan ziena.
Rock sendoa egiten dute, baina akustikoan ere ondo moldatzen dira, eta ohiko lauko formatutik harago joateko beldurrik ez diote. Hala, Rock & Choir ikuskizuna aurkeztu dute aurten Gayarre Antzokian, Iruñeko Orfeoiko Abesbatza Gaztearekin batera.
Nolanahi ere, Hondarribira diren bezala etorriko dira, Portu auzoa hankak geldirik edukitzea ezinezko egiten duen rock melodikoz zipriztintzera.
Barricada, Txarrena, Leize, Marea eta antzerako zaleen taldeek gozatuko dute El Desvan bandarekin. Dudarik gabe, larunbat arratserako plan bikaina.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.