Egun horretan, hegazti basatien mundua eta horiek bizi dituzten kontserbazio arazoak gizarteratu nahi izango dute.
Hegaztien Eguna dela eta, Txingudi Ekoetxean doako hainbat jarduera egingo dituzte asteburu honetan, urriaren 1 eta 2an. Egun horri begira,
hegazti basatien mundua eta horiek bizi dituzten kontserbazio arazoak gizarteratu nahi dituzte.
Hegaztiak behatzeko guneak, hegaztiei eraztunak jartzea, hegaztien identifikazio lehiaketa, haurrentzako tailerra eta Gure arrano arrantzaleak ezagutzen izeneko erakusketa izango dira Ekoetxeak eskainiko dituen ekintzetako batzuk. Guztiak, goizez egingo dituzte, 10:00etatik 14:00etara.
Horrez gain, larunbatean,
Euskadiko II. Ornitologia Maratoia egingo dute. 24 orduan ahalik eta hegazti gehien identifikatzea da helburua.
Txingudi gunean euskal kostaldeko estuariorik garrantzitsuenetarikoa dago,
bai animalien eta landareen presentzia aldetik baita balio eta interes altua duten padurak daudelako ere. Mehatxatuta dauden hegazti populazioak daude bertan, eta hegazti faunarentzat oso garrantzitsua den gunea da, erreferentziazkoa baita Europako hegaztien migraziorako eta negu-pasarako.
Txingudi Ekoetxea