Astelehen eta asteazkenetan egingo dute. BAZ bulegoan eman behar da izena.
Hondarribiko Antzerki Tailerraren hirugarren ikasturtea hasiko da hurrengo astean, astelehenez. Hiru hilabeteko tailerra izango da, astelehen eta asteazkenez Kultur Etxean bilduko dena, 19:15etik 21:15era. Nahi dutenek bi egunez joateko aukera izango dute baina, Edu Galarza zuzendariak jakinarazi duenez, “astelehenetan oinarrizko mailako saioa” emango da, aurrenekoz izena ematen dutenentzako egokiagoa, hortaz.
Hirugarren urtea beteko du tailerrak eta hirugarrenez Galarza izango da zuzendaria. Arte Dramatikoetan Lizentziatua da hondarribiarra, Madrilen. Tailerraren arduraduna izateaz gain, sustatzaileetako bat ere bada Galarza.
Kalixa Silanes Kultura zinegotziaren esanetan, ekimenak “emaitza egokiak” izan ditu eta hala izanik, udalaren babesa izango du hirugarrenez: “Ekimen hau sortu zen zenbait hondarribiarrek antzerkiaren inguruan zerbait antolatu beharra zegoela ikusi zutelako. Udalarekin harremanetan hasi ziren, eta martxan jarri genuen. Oso emaitza egokiak izan ditu, eta aurten, beraiekin laguntzaile lanetan jarraituko du Udalak, asko eskertzen dugularik egiten duten lana”.
Tailerraren iraupena hiru hilabetekoa izango da. Izena eman nahi dutenen BAZ bulegoan egin behar dute, edo
helbide elektronikoz, 30 euro ordaindu behar dira, baina ordainketa nola egin, lehen saioan azalduko dute, hau da, hurrengo astelehenean.
Edu Galarzak zuzentzen du tailerra