25 urte euskara barrerako ere badela erakutsiz
Hondarribiko Euskara Zerbitzuak 25.ez deitu du Euskal Txiste Grafikoen Lehiaketa.
Bordari eta Satarka sariak literaturan badiren bezala, komikigintzan klasiko bihurtzeko bidean da Hondarribiko Euskal Txiste Grafikoen Lehiaketa. Aurten 25. ekitaldia beteko du, mende laurdena, hortxe datua. Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen du eta urriaren 28a da lanak aurkezteko azken eguna. Arauak oso zehatzak dira: gai eta teknika librea, lanek biñeta bakarrekoak izan behar dute, bokadiloak erabili behar dira eta, noski, testuak euskarazkoa behar du (ikusi oinarriak behean). Izan ere, hori da Euskal Txiste Grafikoen Lehiaketaren xedea, modu grafikoan eta euskaraz, irakurleari gutxienez irribarre bat lapurtzea, eta ahal bada gehiago. Adinari erreparatuz, hiru maila daude: 12 urtetik beherakoak biltzen dituena (D Maila), 12tik 16rakoena (B Maila), eta 16tik gorakoena (A Maila). 12 urtetik beherakoetan aurreneko biek komiki sortak jasoko dituzte; beste bi mailetan, saria dirutan jasoko dute: 150 euroko bi sari B Mailan, eta 300 eta 200 euroko sari bana A Mailan. Horiek dira txiste grafikoen lehiaketaren 25. ekitaldiak banatuko dituen sariak. Parte hartzeko beste arrazoi bat dira sariak, baina nahiko aitzakia bada gurasoek bazkarian, irakasleak ikasgelan edo apaizak igandeko mezan kontatzen uzten ez dizun txiste hori, lehiaketa ondorengo erakusketako bisitari guztiei kontatzeko aukera, marrazki eta guzti. Zalantzaren bat edo informazio gehiagoren beharra duenak Euskara Zerbitzura idatzi dezake,