Udalak erakusketa antolatu du, katastroaren datu berriak aztertu ahal izateko.
Gipuzkoako Foru Aldundiak etxebizitzen katastro balioak eguneratu ditu eta egindako aldaketek eragina izan dezakete Ondasun Higiezinen Gaineko Zergan.Hirregatik, Hondarribiko Udalak erakusketa antolatu du Itsas Etxean, “herritarrek katastroko datu gaurkotuen berri izan dezaten”. Urriaren 13ra arte dago erakusketara joateko aukera, honako ordutegian: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara, eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara.
“Itsas Etxeko atzeko atetik sartu beharra dago, eta teknikari bat egongo da erakusketan, azalpenak emateko prest”, jakinarazi du udalak.
Katastroa gaurkotu du aldundiak. Irudian, Hondarribiko Muliateko etxebizitzak